XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aberriko izkeraz.
Galdetxo bat.

Aspalditxo oartua nago Euzkadi'n eta beste erridietan lanean ari diran abertzalien tarteko berdiñezaz.

Erridi guzietan dakust apaiztia (clero) dala geyen, ederkien eta bizien Aberrizko lanetan egiten duana, Euzkadi'n ez.

Nondik dator bereztasun ori?.

Ona nere galdetxoa.

Au gezurrezkotzat artuko duanik bai ote da?.

Agiriko agipena bai ta ba, begian daukaguna, gerok dakusguna.

Nik dakustena da Polonian, Gotzari eta apaizak diradela abertzale bizienak.

Finlandiak, gaur dabillen arazoan, gotzari bat izandu da Batzarrari bizien itzegin diona, Finlandiko legedia goizpar evangelioaren urren maitatu biar duala.

Irlandarrai gotzari-jaupariak geyen laguntzen die.

Bretañarrak apaizak eta Kimperko gotzaria daduzkate laguntzalle.

Bavieran X Pi'rek egiñikoa badakigu beren izkerako ordelaria eskatu ziotenean.

Bohemian txeketarrak eta Belgikan flamentarrak ortan daude eta gogorki dabiltz, aurrera dijoaz.

Onuntzago etorririk Katalunian ere ori bera dakusku.

Gipuzkoarra'k Orrillaren 7'an 148'garren zenbakian, zekarren Morgades'en idatzi ederra irakorri badezute aski dezute.

Alde guzietan bat bera: apaiztia langillerik bikaiñena aberrizko lanetan.

Ortara zerk daramazkian ondorengo aipamen (cita) abek adiraziko dizute.

Erderaz dijoaz.

Lenengo; guk beste orrenbeste diogunean ontzat artu dezaten.

Bigarren, bakarrik ez gaudela adiraztearren.

Irugarren, euzkera irakorri nai ez dutenak, erderazko tarte oriek beintzat, irakorri ditzaten.

Beste askotan ere orixe egingo degu.

Irakorri orain baten eta besteren aipamenak.

Kanpion'ek dio: .

Izkera aldaketa, arima aldaketa dala.

Erridi batek ez daukala bestearen izkera eragozteko eskubiderik, bidegekerik bidegabiena dala.